ANIMACIÓN Y ACTIVIDADES PARA TODA LA FAMILIA

FAMILIA OSOARENDAKO ANIMAZIOA ETA JARDUERAK

IZARPE KANPINA

Profesionalek gure txikiendako dinamizatutako jarduerak urte osoan. Gure jarduerak animatzaile profesionalek antolatzen dituzte, dibertsioa, sozializazioa, ingurunearekiko errespetua eta jolastuz ikastea bermatzeko. Familia osoak parte hartzea ere aurreikusten du.

senderismo

MENDI-IBILIAK BASURDEEN SENDAN

INGURUAN

Puntu berean hasi eta bukatzen den 17 kilometroko ibilbidea dago, bailarako herri eta baserri guztiak elkartzen dituena. Horrez gain, Atetz bailarako leku zoragarriak erakutsiko dizkizuten beste bide batzuez ere gozatu ahal izango duzu.

Ezagutu ibilbideak hemen.

Badago bailara inguratzen duen beste ibilbide bat ere 21 kilometrokoa. Begiratu hemen

 

RUTAS CICLISMO

BTT, ZIKLISMO ETA ZIKLOTURISMO IBILBIDEAK

INGURUAN

Atetz bailarak berezkoa du txirrindulariak etengabe pasatzen ibiltzea gure errepideetatik. Ingurune natural eta lasaia, ibilaldi bat eginez gozatzeko, edo Nafarroako eta Euskal Herriko bi bide berde ospetsuak egiteko puntu ezin hobea.Puntu berean hasi eta bukatzen diren 4 etapa: Plazaola eta Bidasoako bide berdeak.

Argibide gehiago behar baduzu, bai ibilbide horiei buruz bai zikloturisten intereseko gaiei buruz, orri-oineko liburuxkak.

MENDIKO BIZIKLETA ELEKTRIKOEN ALOKAIRUA

IZARPE KANPINA
Orain, mendiko bizikleta elektriko bat alokatu dezakezu. Gozatu gure inguruaz bizikletaz. Kanpinean unitate gutxi batzuk daude, baina, erabilgarri egonen direla ziurtatzeko, bizikletak aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen dugu, eta nahi duzun egunetan eramanen ditugu.

banos_bosque

BASOZ BLAI

INGURUAN

Ibilaldi kontzientea basoan barrena, bost zentzumenak erabiliz eta zuhaitz maisuekiko lotura landuz. Gutxienez 4 laguneko taldea. 30 € pertsona bakoitzeko.

Jarri harremanetan basoan: inskripzioak: 622589400 javier@enelbosque.org

PITCH AND PUTT

LIZASO

INGURUAN
Jolas- eta kirol-jarduera hau bikotean, familian, lagun taldeetan edo enpresarekin egin daiteke. Ikas ezazu pitch & Putt jokoan; begirale-talde batek teknika onenak irakatsiko dizkizu hasieratik, zure beharren araberako eskolen bidez.

BOSQUE DE ORGUI

ORGIKO BASOA

EN LOS ALREDEDORES

Ingurune miragarri horretatik 5 kilometrora gaude errepidez joanda, baina 2 kilometrora hara iristeko oinez mendian barrena joatea nahiago baldin badugu.

Mendi ibiliak egiteko 14 kilometroko ibilbide bat dago Izarpe kanpinetik gertu. Begiratu hemen.

Captura de pantalla 2020-06-30 a las 11.53.26

XUBEROA GRANJA ESKOLA

IGUZKUN

Ingurumen-hezkuntzarako gune bat, non bisitaldiak egin ahal izango baitituzu baserrian.

Xuberoan bisita gidatuak egin ahal izango dituzu etxalde bateko txoko eta funtzionamendu guztiak ikusteko, eta txikienek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte bertan bizi direnak.

Hípica Ultzama

HÍPICA ULTZAMA

INGURUAN
Ezagutu Lizaso herria eta, bereziki, Orgiko hariztia zaldi gainean Ulzama hipikari esker. Talde txikiendako zaldi ibilaldiak, poni kluba, ekitazio eskolak eta askoz gehiago

apicultura_ezkurdi

EZKURDI ERLEZAINTZA

ELTSO

Bisita gidatuak ERLEZAINTZA MUSEORA (aurrez hitzordua eskatuta). Bertan, bisitariak  ERLEEN ARTEA ETA ZIENTZIA, LOREAK eta ERLEZAINTZA ezagutu ahal izango ditu, modu atseginean eta hezigarrian.

queseria_loperena

LOPERENA GAZTANDEGIA

EGOXKUE

Jakin nahi al duzu nola egiten den Idiazabalgo gazta? Gure bailarako gaztandegi familiar honetan nazioartean prestigio handia duen Idiazabal gazta egiteko pauso guztiak ikasi ahal izanen dituzu.

NORDIC WALKING

NORDIC WALKING INICIACIÓN /PERFECCIONAMIENTO

NGURUETAN
Ibilbide zirkularra dago 17 kilometro ingurukoa, ibarreko herriak eta baserriak lotzen dituena.

INTERES TURISTIKOKO LIBURUXKAK ETA LOTURAK

Deskargatu informazio-liburuxkak gainean klik eginez.

mapa_turistico

Izarpe kanpineko plano turistikoa

Bide Berdeak

ruta_bicicleta

Ibilbideak bizikletan

Iruñerria

plazaola

PLAZAOLA Partzuergo Turistikoa