ERRESERBA

Erreserba egintzat hartuko da guztira ordaindu beharrekoaren %50 jasotzen dugunean.   Kanpinaren esku egonen da partzela zenbakia edo erreserbaturiko Glampinga  aldatzea egonaldien birkokapenak direla-eta.

Iristeko epea aste batekoa baino gutxiagokoa den kasuetan, egonaldi osoari dagokiona ordaindu behar da.

-SAN FERMIN: San Ferminetan erreserba zenbatekoaren %100 ordaindu beharko da.

 SARRERA – IRTEERA

Glamping-a ETXOLAK

BEHE-DENB.

Sarrera 15:00etan ————————–Irteera 11:00ak baino lehen.

GOI-DENB.

Sarrera 16:00etan ————————– Irteera 11:00ak baino lehen.

SARRERA AURRERATZEA: Aurrez kontsultaturik eta erabilgarri baldin badago, etxoletara sartzeko ordua aurreratzeko aukera dago, gehigarria ordainduta.

Glamping POD

 Sarrera eguerdiko 12:00etan ——————– Irteera 11:00ak baino lehen.

  • Kanpina

Sarrera eguerdiko 12:00etan ——————– Irteera 11:00ak baino lehen.


“LATE CHECK OUT” kontratatzen ahal da glamping eta partzela guztietan 18:00ak arte aurrez zuzendaritzarekin kontsultaturik, betiere libre baldin badago.


DEUSEZTATZEAK

Erreserba deuseztatzeak IDATZIZ egin beharko dira info@campingizarpe.com e-mailera (telefonoz ez da onartuko).

Erreserba deuseztatzean dirua osorik itzuliko da baldin eta hilabete bat aurretik edo lehenago egiten bada. Baldin eta erreserba bertan behera uztea edo deuseztatzea okupatze eguna baino 10 egun lehenago eta hilabetea baino gutxiagoko aurrerapenarekin komunikatzen bada establezimenduak atxiki ahalko du aurreratutako diru kopuruaren %50. Deuseztatzea okupatzeko egunaren aurreko 9 egunen artean jakinarazten bada, jasotako dirua kanpinaren esku geldituko da.   Bezeroak, aurrez abisatu gabe, establezimendura iritsi beharreko eguneko 20:00ak baino lehen iristen ez badira, erreserba deuseztatutzat joko da. Behin kanpineko egonaldi erreserbatua hasiz gero, kontrataturiko egunak baino lehen alde egiteak ez du ezein deskonturik egiteko eskubiderik emanen.

BERMEA – SOILIK ETXOLAK – PODS EZ-
Glamping delakoendako bermea dago. Aurrez ordaintzen ahal da transferentzia bidez, iristean eskura edo txartelarekin. Dena behar bezala baldin badago, egonaldia amaitzean berme osoa itzuliko da.  Kalterik edo garbitasun falta egonez gero, bermearen dirutik deskontatuko da.
BERMEA: txolak 150 euro.