Ingurunea zaintzeko ardura dugu, %100ean

JASANGARRIA

energia berriztagarriak erabiltzen ditugu

hor sostenible

BEGIRUNEA

diegu ingurune natural, kultural eta sozialari

hor respetuoso

0 KILOMETROA

bertako ekoizleek landutako lurraldeko elikagaiak

hor kilometro cero

Duela 5 urte hasi zen honaino iristeko prozesu luzea. Denbora tarte honetan zailtasunak gainditu ditugu, esfortzu handia egin dugu, une pozgarriak eta negargarriak; baina, orain esan dezakegu IZARPE gauzatu den ametsa dela.

Proiektu honek gure ibarreko motor dinamizatzailea izan nahi du.  Langileak garen 5 sustatzaileez gain, lanpostuak sortzen ari gara eta bertako ekoizleekin sinergiak ditugu gure dendan eta jatetxean bertako produktuak, 0 km-koak, eskaintzeko.

Coaliment gure supermerkatuan, lehen marken eta marka zurien selekzio zabalaz gain, eskualde honetako produktuak ere saldu eta jatetxean erabiltzen ditugu, hala nola, gazta, eztia, sagardoa, eta abar.

Sustatzaile eta ibar honetako bizilagun garen aldetik, biztanle guztien bizi-kalitatea hobetu nahi dugu hainbat zerbitzurako sarbidea erraztuz:  kirol instalazioak, merkataritza, elkartzeko tokia eta sukaldaritza.

Ustiapen turistikoaren bidez ingurumen eta kultura baliabideen balioak agerian jarriz, aldi berean aisiaren sektore ekonomikoa eta eskualdearen berezko balioak sustatzen dira:  gastronomia, tradizioak, bertako produktuak.

Atezko ibarraren eta gure inguru hurbilaren garapenarekin dugun konpromisoari jarraikiz, garrantzia eman nahi diegu “0 kilometro” delako produktuei eta zerbitzuei, eta hori praktikara eramaten ari gara hasiera-hasieratik.   Izan ere, gure Glamping etxolak Nafarroako zuraz egiten dira eta gure eskualdeko eraikuntza materialak erabiltzen ditugu.  Era berean, kontu handiz errespetatu ditugu bai inguru estetikoa bai ingurumena, gure eraikinak biomasarekin berotzen ditugu eta landatu ditugun landareak inguruko espezieekin bat datoz.

Izarpe izenak izarren azpian esan nahi du, eta esanahi horrekin bat gurean ez dago argi-kutsadurarik.

Konpostaje komunitarioko gunea daukagu eta gure bisitariei materiala eta informazioa ematen dizkiegu gurekin dauden bitartean konpost egiteko aukera izan dezaten.