IZARPE KANPINEKO ARAUDIA ETA ERREGLAMENDUA

1. Kanpinlari oro behartuta dago 2009ko martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretuaren arauak betetzera, baita Barne Araudi honetakoak ere. 

2. Sartzea ukatzeko eskubidea. Kanpineko zuzendaritzak esparrutik ateratzeko gonbitea eginen dio erregelamendu honek edo 24/2009 Foru Dekretuak ezartzen dituen jendetasunaren eta bizikidetzaren oinarrizko arauak betetzen ez dituen kanpinlari orori.

3. Kanpinean sartu ahalko dira kanpinera sartzeko inskripzioa behar den bezala egina duten pertsona guztiak inolako bereizkeriarik gabe arraza, sexu, kondizio soziala edo nazionalitateagatik.
Gurasoak edo tutoreak izanen dira Kanpinean egon diren bitartean haiekin dauden adin txikikoek  eragin dituzten kalteen edo istripuen erantzuleak.

4. Kanpinlariak, harrera bulegoan plaza eskatzean, sarrera erregistroko fitxetan inskribatu beharko dira.  Kanpineko zuzendaritza kanpinlari guztiei exijitu ahalko die nortasun agiria, pasaportea edo antzeko agiriren bat.

5. Kanpineko sarbidea erreserbatuta dago soilik kanpinlariei; beste inork harreran eskatu beharko du sartzeko baimena. Kanpinlariek ezin izanen dute kanpinlari gisa erregistraturik ez dagoen kanpotarrik gonbidatu harrerako arduradunaren baimenik gabe.
Kanpinlariak bisitatzera etortzen direnek bere nortasuna egiaztatzeko agiri bat utzi beharko dute harrera-lekuan, bisitari txartelaren zenbatekoa ordaindu, ibilgailua kanpin kanpoko aparkalekuan utzi eta 21:00ak baino lehen kanpinetik atera beharko dira.

6. Kanpinlari orok, kanpinera iristean, inskripzio tramiteak egin behar ditu harrerako bulegoan , eta kanpinera sartu behar dituen ordaindu beharreko kontzeptu guztiak aipatu behar ditu.  Era berean, bere nortasuna egiaztatzen duen agiri bat aurkeztu beharko du harrera-lekuan.

7. Kanpineko egonaldia 12:00etan amaituko da.

  • Kanpinlariak bere plaza behar bezala utzi beharko du, garbi eta txukun.
  • Sartzea:  kanpinera sartzeko ordutegia 16:00etan hasiko da, baina ordu hori baino lehen ere kanpinera sartzea ere badago.
  • Iristean 200 euro utzi behar dira oinarrizko berme gisa etxola edo bungalow-aren kasuan, 150 euro mobil-home bat baldin bada, eta kontratatu den egonaldi osoa ordaindu behar da.
  • Bungalow/Pod/Etxola okupatu ahalko da soilik sarrera kontratua gauzatu ondoren; kontratuan alojamendu zenbakia agertuko da.
  • Ezin izanen da dendarik (haurrendako, adibidez), ez gurdirik ez motorik jarri alojamenduaren aurrean edo inguruan.
  • Alojamendu guztietan dago erabiltzen ahal diren tresnen inbentarioa.  Baten bat falta baldin bada, harrera-lekuan jakinarazi ezazu berriz jartzeko.
  • Alojamenduetan ez da inola ere gehienezko jende kopurua baino gehiago onartuko; hori gertatuz gero, bezeroak aukera izanen du kapazitate gehiagoko alojamendu batera aldatzeko, betiere libre baldin badago, tarifan ezarritako diferentzia ordainduta, edo, seinalea galduko du erreserba deuseztatutzat joko baita.
  • Bungalow, Pod eta etxolak okupatzea: Bungalow, Pod eta etxolen aldea soilik horietan ostatu hartu duten bezeroek erabili ahalko dute. Orokorrean, Bungalow, Pod eta etxoletan ez dira bisitak onartzen kontrataturiko gehienezko jende kopurua gainditzen bada.

8. Harrerako arduradunek azalduko dute plaza non dagoen edo jarraibideak emanen dituzte denda, karabana edo autoa Kanpineko eremuan behar bezala jartzeko.   Kanpinlari batek ezin izanen du iristean emandako plaza aldatu harrerako arduradunaren baimenik gabe.

9. Kanpineko instalazioak errespetatu behar dira, eta kalterik eragin gabe erabiliko dira.

10. Atseden aldia dago, 23:00etatik biharamuneko 7:00etara, eta denbora tarte horretan isiltasun osoa egon beharko du.

11. Kanpinean onartzen den gehienezko abiadura 10km/orduko da, eta seinale akustikoak debekatuta daude.  Kanpinlarien atsedena ez asaldatzeko 00:00etatik biharamuneko 8:00etara ezin izanen da kanpinean ibilgailurik  ibili, sartu edo atera; kanpoaldean aparkaturik utzi beharko da.

12. Gertatzen ahal diren istripuak saihesteko, erabat debekatuta dago txakurrak edo beste animali batzuk lotu gabe izatea.  Lotzeko kateak ez du 2 metro luze baino gehiago izan behar ez eta partzelaren mugak gaiditu. Istripuen erantzulea animaliaren jabea izanen da.  Era berean, berea izanen da kanpineko instalazioetan animaliak uzten dituen hondakin organikoak jasotzeko ardura.   Inork kanpineko gainerako erabiltzaileei eragozpenak sortuz gero, kanpineko zuzendaritzak eskubidea izanen du Kanpina utzi dezan eskatzeko.

50/1999 Legea garatzen duen 287/2002 Errege Dekretuak jasotzen dituen arauei jarraikiz, sarrera murriztua dute arriskutsuak izan daitezkeen arrazako txakurrek eta haiekin gurutzatutakoek.

13. Erabat debekatuta dago kanpalekuan sua egitea, barbakoendako aurreikusitako lekuetan izan ezik.

14. Debekatuta dago su-armak edo istripuak eragiten ahal dituzten aparatuak sartzea.

15. Hondakinak errepide eta kaleetan zein kanpineko beste alde batzuetan horretarako dauden kubo eta zakarrontzietan utzi behar dira, kanpina gabia egon dadin laguntzeko.

16. Elektrizitatearen, ur-hartuneen eta hustubideen konexioa eta deskonexioa harrera-lekuan eskatu behar dira, ezarritako ordutegian, eta derrigorrez kanpineko langile batek eginen ditu; beraz, kanpinlariek debekatuta dute horiek manipulatzea.

17. Debekatuta dago ur zikina edo hondakin ura botatzea zuzenean kanpinaren eremuan.  Hustubiderik ez duten partzeletan derrigorrezkoa da ontzi bat erabiltzea karabana azpian likidoak biltzeko.

18. Txorrotak itxi behar dira erabili ondoren.  Iturriak soilik ura biltzeko erabili behar dira.  Harraskak platerak eta sukaldeko tresnak garbitzeko erabili behar dira, eta arropa ikuztegietan garbitu behar da.  Instalazioak garbi uztea eskatzen da.

19. Soilik auto bat onartuko da partzela bakoitzeko; beste edozein ibilgailu kanpinetik kanpo utzi behar da.

  • Erabat debekatuta dago aparkatzeko eman den beste leku batean auto, motor edo beste ibilgailurik uztea, baita autoa kanpin barruko bideetan aparkatzea ere.
  • Ez da onartzen kanpinean erregistratuta ez dagon ibilgailu motordunik sartzea.
  • Aparkalekuan ibilgailuak aparkatzea Izarpe kanpineko bezeroei erreserbatuta dago.   Kanpineko aparkaleku orokorra ez da zure partzela, bungalow, pod edo etxolan aparkatu behar duzun autoaren aparkalekuaren ordez erabili behar.
  • Kanpinak aukera ematen du zure ibilgailua sarrerako aparkalekuan aparkatzeko 24:00etatik aitzina, betiere lekua baldin badago eta autoen sarrera eta irteera oztopatu gabe.  Gaueko zaindaria arduratuko da beti aparkalekuaren okupazioari buruzko informazioa emateaz.

20. Iristean egonaldi osoa ordaindu behar duzu. Fakturazio ordutegia 9:00etatik 20:00etara.

  • Kanpinean egoten den bitartean, pertsona kopuruari edo erreserbaturiko egunei dagokien edozein aldaketa berehala harrerako arduradunari jakinarazi behar zaio.
  • Edozein modutan, fakturatu beharreko gutxieneko zenbatekoa erreserbaturiko egunei dagokiena izanen da, alojamendua erreserbaturiko azken eguna baino lehen uzten bada ere.
  • Baldin eta behar ez den bezala erabiltzeagatik instalazioetan eta/edo alojamenduetan kalterik eragiten bada, harrera-lekuan ordaindu beharko da kaltearen zenbatekoa.
  • Bungalow, Pod edo etxola 13:00ak baino lehen hustu behar dira. Partzelak 12:00ak baino lehen hustu behar dira.

21. Plazen erabiltzaileek soilik denda bat, karabana bat edo autokarabana bat paratu ahalko dute bere plazan.  Partzeletan ezin da ezer eraiki, ez hesirik egin keretaz, zurez, aluminioz, burdinez edo antzeko materialez denden, karabanen edo mobil-homeen inguruan.  Ezin da inola ere sokak, kateak edo antzekorik lotu zuhaitzetan, txorrotetan edo instalazioetan.  Dendako sokak, txakurren kateak eta abar horretarako jarritako piketetan lotu behar dira.

Karabanen eta mobil-homen behealdeak babesteko ezin da zurik, aluminiorik edo lonazkoa ez den beste materialeko txaparik erabili.  Karabanetan edo mobil-hometan sartzeko, soilik onartuko dira Kanpinerako normalizatuta dauden eskailera txikiak, eta debekatuta daude norberak eginiko beste edozein motatakoak.  Arestian esandakoak balio du arropa zabaltzeko, behealdeak babesteko, mahai, aulki eta beste edozein gehigarriendako.

Sukalde-dendak erabiltzeko Kanpineko zuzendaritzaren baimena behar da.

Ez da inola ere aldatu behar partzelak dauden terrenoaren itxura.   Hori dela-eta, guztiz debekatuta dago kanpinlariek zuhaixkak, loreak edo beste edozein motatako landareak landatzea; era berean, debekatuta dago hesiak paratzea eta lauza, terrazo eta antzeko materialez eginiko zoruak eta bideak egitea.    Soilik onartuko da karabanen abantzeen azpian plastikozko edo zurezko sareta jartzea, eta gero abantzeekin batera kendu behar dira.  Partzela guztiak harri, loreontzi edo lekuarekin bat ez datorren antzeko elementurik gabe egon behar dira.

22. Guztiz debekatuta dago bizikleta modu lehiakorrez edo arriskutsuz gidatzea, eta bizikleten zirkulazioa 22:00etatik 8:00etara. Arau hori ez betetzeak ekartzen ahal du zuzendaritzak Kanpineko egonaldia amaitu arte bizikletak atxikitzea. Adin txikikoen erantzuleek, arau hori ez betetzeak ekartzen ahal dituen arazoak saihesteko, zaindu behar dute adin txikiko horiek bizikleta behar bezala erabiliko dutela.

23. Kanpinean ezin izanen da dendak edo karabanak hutsik utzi 24 ordu baino gehiago harrerako arduradunari jakinarazi gabe; arduradunak inor ez egotea onartu ahalko du berak ezarritako baldintzekin edo, bestela, bezeroa behartu ahalko du kanpinaren eremutik ateratzera bere gauza guztiekin.

24. Beste kanpinlariei arazoak ez eragiteko, jolasak edo kirolak horretarako dauden guneetan egin behar dira.

25. Igerilekua ezin da erabili horretarako ezarritako ordutegitik kanpo.

  • Igerilekuan sartu baino lehen dutxatu behar da derrigorrez.
  • Erabiltzaileek beraien erantzukizunpean erabiliko dute igerilekua. Igerilekua edo ingurua gaizki erabiltzeagatik istripu edo kalte pertsonalen bat gertatuz gero, kanpina ez da horren erantzule izanen.
  • Kanpinak ez du bere gain hartuko lapurreten, kalteen edo objektu pertsonalak galtzearen erantzukizuna.
  • Hamar urtez azpikoek haien erantzukizuna hartuko duen heldu batekin joan beharko dute.
  • Bezero guztiek erabiltzen ahal dituzte hamakak.
  • Igerileku guztietan guztiz debekatuta dago:
  • Egokiak ez diren janzteko arropekin bainatzea: kamiseta, oinetakoak, arropa, esku-oihalak.
  • Ikusteko edo eguzkiko betaurrekoekin bainatzea.
  • Igerilekura jauzi egitea edozein lekutik.  Igerilekuetara sartzeko eskailerak erabili behar dituzue.
  • Igerilekuan sarturik erretzea.
  • Debekatuta dago jatea igerilekuen eremu osoan.  Edariak soilik hartu ahalko dira plastikozko edo latazko ontzietan.
  • Beira guztiz debekatuta dago.
  • Debekatuta dago igerilekuan eta haren inguruan animaliak sartzea.
  • Ez da onartuko igerilekuko lasaitasuna trabatzen duten bizikleta, patinete eta beste erabiltzea.
  • Kanpinaren eremu osoan ezin izanen da zaborrik utzi.  Mesedez, erabil itzazue horretarako dauden zakarrontziak.
  • Bezeroek guneetara sartu beharko dute horretarako zehazturiko sarbideetatik.
  • Kutsakorra den infekzio edo eritasun batek jotako pertsonak ezin izanen dira igerilekuko erabiltzaileendako erreserbaturiko eremura sartu.
  • Eguraldi txarra egiten badu eta ekaitz egoeretan igerilekutik atera beharko dute.
  • Igerilekutik berehala kanporatzeko arrazoia izanen da gainerako bezeroei arazoak sortzen ahal dizkien edozein portaera edo gizalegearen kontrako ekintza.
  • Errespetatu itzazue une oro igerilekuko segurtasun eta zaintzaren arduradunen jarraibideak.
  • Kanpina arduratzen da igerilekuko eta instalazioetako mantentze lanez.  Bezeroei eskertuko diegu  harrerako arduradunari jakinaraztea zerbaitek gaizki funtzionatzen badu edo zerbait hautsi edo falta baldin bada.

26. Kanpinak soil-soilik hartuko du bere gain harrerako bulegoan utzi eta bertan galdutako edo lapurtutako objektuen edo diruaren ordaina, gehienez ere ……….. euro arte,  eta hori egiaztatuko da objektuak edo dirua utzi diren unean eginiko erreziboaren bitartez.

27. Horrelakorik ez bada, zuzendaritzak ez du inolako erantzukizunik izanen kanpinlarien objektuetan eragindako galera, lapurreta edo kalteengatik, ezta suteek, uholdeek edo  ezinbesteko kasuetan kanpinlarien ondasunetan edo osotasun pertsonalean eragindako kalteengatik.

28. Kanpinlariak behartuta daude zuzendaritzak ematen dituen jarraibideak betetzera, kanpinaren funtzionamendurako mesedegarria izanen delakoan; bestela, betetzen ez duen kanpinlaria kanporatzera ere iristen ahal da.

29. Ahalik zerbitzurik onena ematen saiatuko gara, eta arazorik edo zailtasunik izanez gero, harrerako arduradunari jakinaraztea eskertuko dizuegu, ahal den moduan eta neurrian laguntzeko.

30. Kanpineko Zuzendaritzak barne araudi honetan edozein aldaketa egiteko eskubidea dauka.

ZUZENDARITZA