ERRESERBA

Erreserba egintzat hartuko da Kanpineko gerentziak bankuko diru-sarrera jasotzen denean.  Ordainagiria Kanpinera iristean aurkeztu beharko da.  Kanpinaren esku egonen da erreserbaturiko bungalow mota aldatzea egonaldien birkokapenengatik.

OSO GARRANTZITSUA

Kanpinaren harreran 150 euroko bermea utzi beharko da etxolak erabiltzean gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko. Bermea itzuliko da egonaldia amaituta etxola zegoen bezala baldin badago.

 SARRERA – IRTEERA

  • Glamping-a
    Sarrerak 16:00etatik aitzina eginen dira. Irteerak beranduenez 13:00etan eginen dira. Behe denboraldian, kanpinan dagoen lekua kontsultatuz, sarrera 16:00ak baino lehen baimentzen ahal da.
  • Kanpina
    Urte osorako egonaldia eguerdiko 12:00etatik biharamuneko eguerdiko 12:00etara izanen da.

“LATE CHECK OUT” kontratatzen ahal da glamping eta partzela guztietan 18:00ak arte aurrez zuzendaritzarekin kontsultaturik, betiere libre baldin badago.

DEUSEZTATZEAK

Erreserba deuseztatzeak IDATZIZ egin beharko dira info@campingizarpe.com e-mailera (telefonoz ez da onartuko). Erreserba deuseztatzean dirua itzuliko da baldin eta hilabete bat aurretik edo lehenago egiten bada. Erreserba bertan behera uztea edo deuseztatzea okupatze eguna baino egun gehiago edo egun gutxiago establezimenduak atxiki ahalko du aurreratutako diru kopuruaren %50. Deuseztatzea okupatzeko egunaren aurreko 9 egunen artean jakinarazten bada, jasotako dirua kanpinaren esku geldituko da.   Bezeroak, aurrez abisatu gabe, establezimendura iritsi beharreko eguneko 20:00ak baino lehen iristen ez badira, erreserba deuseztatutzat joko da.

Behin kanpineko egonaldi erreserbatua hasiz gero, kontrataturiko egunak baino lehen alde egiteak ez du ezein deskonturik egiteko eskubiderik emanen.

Bermea:
Glamping delakoendako bermea dago. Aurrez ordaintzen ahal da transferentzia bidez, iristean eskura edo txartelarekin. Dena behar bezala baldin badago, egonaldia amaitzean berme osoa itzuliko da.  Kalterik edo garbitasun falta egonez gero, bermearen dirutik deskontatuko da.
Etxolak 150 euro eta Pods-ak 90 euro.


Irteera atzeratzeko aukera dago, bai partzeletatik bai Glamping-etatik, betiere libre baldin badago.

Goi denboraldia: 06/15 al 09/15.

KANPINA: Partzelak eta Sleep & Go

  • Goi denboraldia:
    • Uztailaren 1etik abuztuaren 15era
    • Zubiak
    • Aste santua
  • 10 egun baino gehiagoko egonaldiak, %10 merkeago
  • Partzela handiaren prezioan sartzen da: autoa + denda / karabana + argindarra
  • Partzela txikiaren prezioan sartzen da: autoa + denda

GLAMPING: Etxolak

GOI DENBORALDIAN ASTE OSOKO ALOKATZEA, IGANDETIK IGANDERA.

  • Goi denboraldia:
    • Uztailaren 1etik abuztuaren 15era
    • Zubiak
    • Aste santua